Av. Belgrano 1144, C1092AAY CABA, Argentina
aupa@athletic-argentina.com

Lagunartea

Joseba Etxeberria da Athletic Cluben partida gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria, 1995tik 2010era 514 partida jokatu zituen eta 104 gol sartu. Egungo futbolean bitxia den arren, Josebak bere azken denboraldian izan zuen keinuak bikain isladatzen du zuri-gorriz bizitzen duela bizitza, izan ere, DOHAINIK jokatu zuen denboraldi hori. Gaur egun CD Tenerifen hari da entrenatzaile, aurretik CD Basconia eta la SD Amorebieta egon zelarik.

2004 urteko urrian hasten da gure lagunartearen ibilbidea, hiriburutik 40 bat kilometrora kokaturik dagoen Jose C. Paz hirian, euskaldun talde batek Argentinako Athletic Clubeko lagunarte ofizial bakarra eratzea sortu zuen, urte batzuk geroago, 2017ko urrian, hiriburuko beste euskaldun batzuen bultzadarekin biziberritzeko. Ondorengo bideoak laburtzen du gure historia.

Av. Belgrano 1144, C1092AAY CABA, Argentinan kokaturik, Buenos Aires hiriko Laurak Bat euskal etxean, gure bihotzeko Athletic jokatzen dituen partidak ikusteko geratzen gara. Egiten ditugun ekitaldi ezberdinak ezagutzeko, zoaz gure webgunera, eta barkatu, atal horren egunera gaztelaniaz egiten dugulako soilik https://www.athletic-argentina.com/category/eventos/ anima zaitez Argentinako Joseba Etxeberria Athletic Clubeko Lagunarte Ofizialarekin bat izaten eta gure koloreak zabaltzen eta munduan bakarra den filosofia ezagutarazten.

Gaur egun, 42 pertsonek osatzen dugu Lagunarte Ofizial hau, bai Argentinan eta baita Ozeano Atlantikoaren bestaldean. Lagunarteko kide izan nahi baduzu, bete ezazu harremanetarako formulario hau: https://www.athletic-argentina.com/eu/harremanetarako/

Clarín egunkari argentinarreko artikulu honek irakurtzea merezi du.

Harremanetarako

Webgunea: https://www.athletic-argentina.com
Posta elektronikoa: aupa@athletic-argentina.com
Facebook: https://www.facebook.com/peathbilbaoJE/
Twitter: @peatharg17je
Newsletter-a: https://www.athletic-argentina.com/newsletter/