Av. Belgrano 1144, C1092AAY CABA, Argentina
aupa@athletic-argentina.com

Ereserkia

Athletic Clubeko ereserki ofiziala 1983ko martxoaz geroztik. Aliron-en lehen konpasak ditu, baita Aupa Gaztiak kalejirarenak ere, klubaren historiarekin zerikusia duten doinuak.

Jose de Olaizolak eta Feliciano Beobidek konposatutako musika da, Carmelo Bernaolaren moldaketekin.

Juan Antonio Zubikarairen hitzak.

Athletic, Athletic, eup!
Athletic gorri ta zuria
danontzat zara zu geuria.
Erritik sortu zinalako
maite zaitu erriak.

Gaztedi gorri-zuria
zelai orlegian
Euskalerriaren
erakusgarria.
Zabaldu daigun guztiok
irrintzi alaia:
Athletic, Athletic
zu zara nagusia!
Altza gaztiak!

Athletic, Athletic
gogoaren indarra.
Aritz zarraren enborrak
loratu dau orbel barria.

Aupa mutillak!
Aurrera gure gaztiak!
Bilbo ta Bizkai guztia
goratu bedi munduan.
Aupa mutillak!
Gora beti Euskalerria!
Athletic gorri-zuria
geuria.

Bilbo ta Bizkaiko gaztiak gora!
Euskaldun zintzoak aurrera!