Av. Belgrano 1144, C1092AAY CABA, Argentina
aupa@athletic-argentina.com

Athletic Club

Athletic Club erakunde gisa zein bere jarraitzaileak balore batzuk defendatzea dute ezaugarri nagusia, balore hauek gero eta urriagoak dira futbolean eta XXI. mendeko kirolean. Norbera denagatik harro sentitzea, eta horren adierazgarri nagusia harrobiko politika da, eguneroko bizitzako edozein ezberdintasunen gainetik batzen gaituen osagai bihurtzen da, eta beste edozein filosofiarekiko edo munduan futbola ulertzeko moduekiko ezberdin egiten gaitu.

Athletic Club Bilbon sustraitua dago, Bizkaiko herrialdean (Euskal Herria). Kirol filosofiari dagokionez printzipio nagusi bat du, bere harrobian bertan eta Euskal Herriko klubetan hazitako jokalariak bakarrik joka ditzake. Honako lurraldeak hartzen ditu: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behera. Edo, jakina, hauetako batean jaiotako jokalariak.

Klubaren izena: Athletic Club
Sorkuntza urtea: 1898
Futbol zelaia: San Mames, 53.000 zaleentzako edukiera.